Goikoetxea-Gorka, Donostiako txapeldunak

 In Noticias

Gaur arratsaldean ‘Grand Slam Donostia 2023’ko finala ospatu da Carmelo Balda pilotalekuan garaipena Goikoetxea-Gorkareantzat izan da, 2-0 (15-9 eta 15-8) Mendizabal-Del Río-ren aurka. Azpitxapeldunen bikotean Lekerikak jokatu du txapelketa guztia, baina atzo Markinan besoan min hartu zuen eta bere ordez Del Ríok jolastu du.

Bikote berria ez da ondo moldatu eta hasieratik 7-0 atzetik jarri da. Goiko-Gorkak set-a bideratu dute eta 15-9 irabazi. Bigarren set-ean berdin jarraitu dute gorriek, gainera Gorka oso fin, eta 15-8 irabazi dute.

Frontoia gainezka egon da, 1.100 ikusle inguru, eta hasierako txapa Ander González sukaldariak bota du.
Fianal baino lehen nesken partidu bat izan da eta bertan Elaia-Araik 25-17 irabazi dute Erika-Maialen-en aurka.