Finaleko pilotariek materiala aukeratu dute.

 In Noticias
Frontoi Jostaldik hartu du gaur arratsaldean ostiral honetan 20:00etan bertan jokatuko den “Hondarribiko Grand Slam” finalerako material hautaketa.
Hormaetxea-Bailo gorriz agertu dira, orain arte jokatutako hiru partidak irabazi dituztelako finala kolore horrekin jokatuko baitute.
Bixente-Atain, berriz, urdinez izan dira.
Faborito moduan jotzen dira gorriak, ligaxkan Bixente-Atain gainditu baitzituzten.
Bikote bakoitzak hiru pilota aukeratu behar izan ditu. Guztiak 130 gramo ingurukoak dira, baina horietatik lauk 105 gramoko goma dute, eta beste biek, biziagoak, 107 gramokoa.
Bixente-Atainekoek material apalagoa hautatu dute; gorriek, aldiz, biziagoa. Finala ostiral honetan izango da 20:00etan Jostaldin. Euskal Telebista bertan izan da gaur protagonistak elkarrizketatzen, eta finala ostiral berean 23:30ean eskainiko du, diferituan.

 

viernes 20.00 h Master Series finala Erika-Gisela Vs Lur-Laura

viernes 21.00 h Grand Slam finala Hormaetxea-Bailo Vs Bixente-Atain