Donostiako finalerdiak bi egunetan jokatuko dira

 In Noticias

‘Donostia Grand Slam 2023’ko finalerdiak ekainaren 3rako iragarrita bazeuden ere, bigarrena 10ean jokatuko da.

Datorren larunbatean, 18.00etan, Erik-Lekerika (B multzoko lehenak) Barandika-Zabalaren aurka (A multzoko bigarrenak) lehiatuko dira. Aurretik, Basterra-Basque eta Víctor-Bailoren arteko partidua jokatuko da.

Bigarren finalerdia ekainaren 10era pasa da. Egun hortan Anoetako estadioan Frantziako Top14 errugby ligako finalerdiak jokatuko dira eta goizez, 11.00etan, gure txapelketako bigarren finalerdia: Goiko-Gorka (A multzoko lehenak) eta Johan-López (B multzoko bigarrenak. Sarrera librea izango da.

Bi finalerdiertako irabazleak ekainaren 17ko finalera pasako dira.