Donostiako finalerdiak finkatu dira
Carmelo Balda pilotalekuan ‘Donostia Grand Slam 2023’ko ligaxkako hirugarren eta azken ihardunaldia jokatu da. Beraz, finalerdietara ze bikote pasako diren finkatu da.
Lehen partiduan Erkiaga-Bailo eta Barandika-Zabalak bazekiten irabazlea finalerdiertara joango zela eta galtzailea, etxera. Sendo hasi dira Erkiaga-Bailo eta lehen seta 15-8 irabazi. Partida beraganatuko zuela zirudien vaina Barandika esnatu da eta maixuki 14-15 bigarren seta irabazi eta azkenekoan, 2-5.
B taldean Olharan-Basquek garaipena behar zuten eta gainera 2-0koa. Lan asko eman dute baina justu kontrakoa gertatu da, 2-0 Erik-Lekerikaren alde (15-8 eta 15-14)
A taldean Goiko-Gorka izan dira garaile eta Barandika-Zabala, bigarren. B taldeko txapeldun Erik-Lekerika izan dira eta Johan-López bigarren.
Datorren larunbateko finalerdietan (18.00etan, sarrerak www.eventbrite.es webgunean) Goiko-Gorka Johan-López en aurka ariko dira eta Erik-Lekerikak Barandika-Zabalak izango dituzte aurrean.