Donostiko Gran Slam-aren ligaxka itxiko da larunbatean.

 In Noticias

Bihar, 18.00etatik aurrera, Carmelo Balda frontoian ‘Donostia Grand Slam 2023’ txapelketaren ligaxka itxiko da. Sarrerak www.eventbrite.es web orrian erosi daitezke.

A multzoko Erkiaga-Bailo eta Barandika-Zabalaren arteko partida erabakigarria izango da. Biek Goiko-Gorkaren aurka galdu zuten eta larunbatean irabazten duena finalerdietara pasako da. Dagoeneko sailkatuak daude Goiko-Gorka.

Bigarren partidua Olharan-Basque eta Erik-Lekerikaren artean izango da. B multzoa korapilatuagoa dago. Lehen ihardunaldian Johan-Lópezek Olharan-Basque menderatu zituzten 2-0 (15-13 y 15-6) y eta bigarreneko garaipena Erik-Lekerikarentzat izan zen Johan-López aurrean, 0-2 (10-15 y 12-15). Olharan-Basquek sailkatzeko 2-0ko garaipena behar dute.

Donostia Grand Slam 2023’aren finalerdiak ekainaren 3an jokatuko dira eta finala, 17an.