Goikoetxearen agur zoragarria Hondarribian
Goikoetxea-Gorka dira aurtengo ‘Grand Slam Hondarribia’ko txapeldunak, finalean Johan-Basque 2-0 gainditu ondoren (15-11, 15-14).
Final polita ikusi da harmailak goraino beteta zituen Jostaldi pilotalekuan. Bertan profesional gisa Goikoetxeak bere azken partidua jokatu du eta beste interes puntua Johan eta Gorka anaien arteko lehia izan da
Johan-Basque sasoitsu hasi dira eta bazirudien sorpresa eman zezaketela, baina gorriak sendotzen joan dira eta lehen seta 15-11 irabazi. Bigarrenean ere norgehiagoka estua ikusi ahal izan da. Momentu erabakiorretan Goikoetxeak maixuki jokatu du eta bigarren seta 15-14 eraman dute.
Ehundaka zaletuen artean, Jostaldi frontoian ere izan dira Azahara Domínguez (Turismoko diputatua), Iñigo García (Diputazioko Turismo zuzendaria), Gorka Iturriaga (Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria) eta Igor Enparan (Hondarribiko alkatea).