Larunbatean jokatuko da Donostiako finala

 In Noticias

Larunbatean Carmelo Baldan ‘Grand Slam Donostia 2023’ko finala jokatuko da, Goiko-Gorka eta Erik-Lekerikaren artean. Bi bikoteek orain arte jokatu dituzten partidu guztiak irabazi dituzte, ligaxketan bi eta erdifinaletakoak. Hitzordua 18.00etan da eta hasteko nesken partidu bat izango da, Erika-Maialen eta Elaia-Arai-ren artean

Asteazkenean Erik-Lekerika Baldan izan ziren entrenatzen, Markinako Arbe-Mandiolarekin hainbat partidu txiki jokatuta. Lekerika sendo ikusi genuen eta Mendizabal, beti bezain fin. Danian zazpi urtez elkarrekin ibili ziren, lagun onak dira eta txapelketa irabazi nahi dute, baina badakite arerio gogorrak izango dituztela aurrean.

Aldez aurretik sarrerak erosi daitezke www.eventbrite.com web orrialdean.